EREDUA ETA ARAUAK2023-01-17T15:22:04+02:00

EREDUA ETA ARAUAK

Artikuluak euskaraz idatzita egongo dira. Ezinbestean jarraian adierazita dagoen egitura bete beharko dute ebaluatuak izango badira:

  • Izenburua eta egileak (lana aurkeztuko duen ikergaztea azpimarraturik)
  • Laburpena eta hitz gakoak (euskaraz eta ingelesez)
  1. Sarrera eta motibazioa
  2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak
  3. Ikerketaren muina
  4. Ikerketaren ondorioak
  5. Etorkizunerako planteatutako norabidea
  6. Erreferentziak (eta hala dagokionean nazioartekotasun aldetiko aipamena)

Artikuluak zehaztutako ereduari jarraituz eta pdf formatuan bidaliko dira eta sei eta zortzi orriren artekoak izango dira.

 

Ereduak

Hauek dira eskuragarri dituzuen ereduak, lana bertan txerta dezazuen.

Oharrak:

  • Ikertzaile gaztea edo IkerGaztea izango da lana kongresuan aurkeztuko duena eta aurkezten den artikuluan bere izena azpimarraturik agertu beharko da.
  • Euskarazko testuaren zuzentasuna ere kontuan hartuko da. Mesedez erabili zuzentzaile ortografikoa (ik. xuxen zuzentzailea)
  • Artikuluaren bidalketa easychair plataformaren bitartez egingo da, hemendik.
Go to Top