Laister jakinaraziko dugu IkerGazte kongresurako onartutako lehen ekarpenak zeintzuk izan diren.
IkerGazten aurkeztutako lan kopurua uste baino handiagoa izan da eta horrek gainditu egin ditu gure aurreikuspenak. Aukeraketa prozesuan ahalik eta lan kopururik handiena onartzeko lanean ari gara, beti ere kalitateari uko egin gabe.
Hori dela eta, hainbat irizpide zerrendatzen ari gara artikuluen egileei lanak zuzentzeko eta hobetzeko aukera emate aldera.
Bigarren onartuen zerrenda ostiral honetan jakinaraziko dugu, martxoaren 13an hain justu, egile guztiei helaraziz.
Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko!
Iñaki Alegria Udako Euskal Unibertsitateko zuzendariari IkerGazteren inguruan egindako elkarrizketarekin uzten zaituztegu.