BIDALI ZURE EKARPENA

Bidalitako lanak honako ikergai nagusi hauen gainekoak izango dira:

  • Giza zientziak: Historia, Hizkuntzalaritza, Filosofia, Artea, Antropologia…
  • Gizarte-zientziak: Ekonomia, Enpresa, Zuzenbidea, Soziologia, Kazetaritza, Komunikazioa, Pedagogia, Psikologia…
  • Zientzia zehatzak eta Natur Zientziak: Fisika, Kimika, Geologia, Matematika, Biologia…
  • Ingeniaritza eta Arkitektura: Industria Ingeniaritza, Telekomunikazioak, Informatika, Arkitektura…
  • Osasuna: Medikuntza, Erizaintza, Farmazia…

Ikertzaile hasi berria izan, zein tesia burutzen egon, zein tesia aurkeztu berri izan, ikerketa lan bateko emaitzak aurkeztera animatzen zaitugu.

Gogoan izan IkerGazte ez dela kongresu espezializatua eta beraz, aurkezten den ikerketa jakintza alor horretako ikertzaileentzat ulergarria izan behar dela.

Artikuluaren bidalketa easychair plataformaren bitartez egingo da, helbide honetatik.

Artikuluen egitura eta ereduak ikusteko, ikusi Arauak eta ereduak atala.