IZEN-EMATEA

Matrikula prezioa

  • Lehen epea: Martxoaren 1etik apirilaren 9ra: 185€
  • Bigarren epea: Apirilaren 1etik 30era: 215€
  • UEUko bazkideek 185 € ordainduko dute edozein epetan.
    • UEUko bazkide egin nahi duzu? Egin klik hemen.

Dirulaguntzak

IkerGazte kongresuko matrikula ordaintzen laguntzeko, DIRULAGUNTZAK EGONGO DIRA.

Eskatzen diren laguntza guztiei erantzungo zaie, eta berau eskatzeko honelako egoera batean bazaude eskatu ahal izango duzu:

  • Matrikula ordaintzeko Ikerketa Talde baten babesa ez baduzu
  • 200 km baino gehiago desplazatu behar bazara IkerGaztera etortzeko
  • Unibertsitateko Gradua edo Masterra egiten ari bazara

Horrela bada, jar zaitez gurekin harremanetan (a.latatu@ueu.eus).

Dirulaguntzak eskatzeko epea apirilaren 20an amaitzen da.

Zer sartzen da izen ematearen prezioan?

  • 3 egunetarako matrikula
  • Aukeratutako tailer eta mintegietan parte hartzea (plazak mugatuak dira eta lehenbailehen izena ematea gomendatzen da)
  • 3 egunetako kafeak
  • 2 egunetako bazkariak (luntxa)
  • Osteguneko afaria
  • Saio osagarrietan parte hartzea
  • Loa eta gosaria bi gauetan, matrikulatzean eskatua, eta 50 plaza bete arte KATEDRAL ATERPETXEAN.
    (beste hotel batzuetarako prezio bereziak lotzen ari gara, ikusi Informazio Orokorra atala.)
  • UEUko bazkide ez direnentzat, UEUkide abantailak 2017an zehar, ikusi UEUkideen abantailak.

Matrikulazioa

  • UEUren webgunearen bitartez egingo da (hemendik).

Edozein zalantza baduzu, a.latatu@ueu.eus helbidera idatzi.