HITZALDI OROKORRAK

Asteazkena, maiatzak 10

  • Laurence Tresse, Lyoneko astrofisika ikerketa zentroko zuzendaria.

Laurence Tresse doktorea astronomoa da, eta 2016. urtetik aurrera Frantziako Lyoneko Astrofisikako Ikerketa Zentruko (CRAL) zuzendaria da. Paris-Diderot unibertsitatean egin zuen doktoradutza Astrofisika eta Espazioko Teknologietan. Doktoradutza osteko ikerketa Cambridge-ko Unibertsitateko Astronomiako Institutuan (IoA), Ingalaterran, bai eta Bolognako Astrofisikako Instituto Nazionalean, Italian, burutu zuen. Marsellako Unibertsitateko Astrofisikako Laborategian (LAM) sartu zen 1999an, eta besteak beste, VIMOS espektrografoaren eraikuntzan lan egin zuen Europako Hegoaldeko Behatokian (ESO), Txilen, dagoen 8-metroko Teleskopio Oso Handia (VLT) hornitzeko.

2012tik 2015era Marsellako Astrofisikako Laborategiko Kosmologia taldeko ikerketa burua izan zen. Objektu anitzeko espektroskopian aditua da, galaxien eraketa eta bilakaera unibertso urruneko errolda sakonen medioz ulertzeko. Bere ikerkuntza Kosmologia Behatuan mamitzen da, batez ere galaxien masaren metaketan era kosmologikoen zehar.

 

 

  • Jose Ramon Etxebarria, UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea, UEUkidea.

Ingeniaritzan doktorea, fisika teorikoaren eta hizkuntzalaritza aplikatuaren arloko ikerlanak argitaratu ditu. Fisikako irakasle gisa aritu zen hainbat urtez EHUko Leioako Zientzia Fakultatean, eta azken hamar urteotan testu zientifiko-teknikoen arauak eta terminologia irakasten ditu Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Hasieratik egin du lan Udako Euskal Unibertsitatean, irakasle modura eta irakasmaterialen argitalpenetan. Testugintza teknikoan, hiztegigintzan eta dibulgazio zientifikoan zaildua da, betiere euskaraz. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko 170 lan baino gehiago bildu dira.

Osteguna, maiatzak 11

  • Arkaitz Carracedo, Ikerbasque ikertzailea eta CIC bioGUNEn ikerketa taldeburua

Arkaitz Carracedo, CIC bioGUNEko Onkologia Molekularreko Programaren parte den lantaldearen burua da gaur egun. Ikerbasque ikertzailea izateaz gain, Minbiziaren CIBEReko kidea da eta baita EHUko Biokimika eta Biologia Molekularra saileko irakasle elkartua ere.
EHUn burutu zituen Biologia lizentziaturako lehen zikloko ikasketak, jarraian Madrideko Unibertsitate Konplutensean bukatu zuelarik Biomedikuntzako lizentziatura. Doktoretzan, kanabinoideek minbiziaren aurka duten eragina ikertu zuen (2001-2006); doktoradutza osteko egonaldia Pier Paolo Pandolfiren laborategian egin zuen, Memorial Sloan Kettering Cancer Center eta Beth Israel Deaconess Medical Schoolen. 2010.ean bueltatu zen Euskal Herrira, CIC bioGUNEk taldeburu izateko postua eskeini ziolarik. Orduz geroztik bertan dihardu, lortutako Ramón y Cajal, Ikerbasque eta Europar Komisioaren diru-laguntzak ezinbestekoak zaizkiolarik bere jardunerako. Bere ikerketa lerro nagusia minbizi zelulen elikadura-berezitasunak ikertzean datza.

Ostirala, maiatzak 12

  • Elin Haf Gruffyd Jones, Aberystwyth unibertsitateko irakasle eta ikertzailea.

Aberystwyth unibertsitatean aritzen da komunikabide eta kultura/sormen industrien inguruko irakaskuntzan.

Galesez, ingelesez, frantsesez eta gazteleraz hitz egiteaz gain, katalanez, galegoz, italieraz eta euskaraz ere aritzen da.

Mercator Institute for Media, Languages and Culture institutuko zuzendaria da Aberystwytheko unibertsitatean.

Bere ikerketa arloak ondoko gaiak dira: Minority/Minoritised Language Media, Media and Arts Policy, Sociolinguistics of Media, Identity and Politics of Media, Media Compliance and Regulation, Online and Social Media, Creative Translation, Multilingual Media Practices

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save