INFORMAZIO OROKORRA
Zelan iritsi.
Kongresua Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) izango da, Arrosadiko Campusean kokatzen den Sario eraikinean .
Hemen duzu kokapena (Sario eraikina) eta hemen, NUPen esteka.
Erreferentzia gisa Sadar kalea edo UNED ere hartu dezakezue.
Non lo egin.
IkerGazteren matrikularen barne Iruñeako Katedral enparantzako aterpetxean lo egin eta gosaltzeko aukera dago.
50 plaza eskaintzen dira, 3-14 pertsona bitarteko logeletan.
Lo egiteko eskaeren onarpena matrikula erregistroaren arabera egingo da.
Katedral enparantzako aterpetxea nahi izanez gero, matrikula egiterakoan aukera hori hautatu behar duzu, eta guk tramitatuko dugu.
Bestela, hauek dira Iruñean hartu daitezkeen beste ostatu batzuk:
>20-30€
- Xarma Hostel. EUSKALDUNAK. Zezen plazatik 5 minututara, alde zaharretik 8 minututara.
- 6 lagunendako logela partekatua………………….18€
- 4 lagunendako logela partekatua………………….19€
- Logela bikoitza (2 pertsona, pribatua)……………20€
- Logela bikoitza (pertsona 1, pribatua)……………31€
Gosaria eta ohe arropa prezioan barne. Logela bikoitzan eskuhoialak prezioan barne. Prezioak egun eta lagun bakoitzeko.
>30€
- Hostal Arriazu. 40 euro gela indibiduala, 54 euro bikoitza.
- Hotel Pamplona Catedral. Gela indibiduala 99euro, bikoitza 99,00.
- Hotel Maisonnave. Gela indibiduala 89 euro, doblea 99,00.
Janariekin arazorik duzu?
Matrikulatzerakoan galdera hau aurkituko duzu.
Gogoan izan matrikularen barne 3 egunetako kafeak, 2 egunetako luntxak eta osteguneko afaria sartzen dela. Bertan zehaztu beharko diguzu ze arazo duzun guk aldez aurretik bestelako aukerak eskatu ditzagun.
Dirulaguntzak
IkerGazte kongresuko matrikula ordaintzen laguntzeko, DIRULAGUNTZAK EGONGO DIRA.
Eskatzen diren laguntza guztiei erantzungo zaie, eta berau eskatzeko honelako egoera batean bazaude eskatu ahal izango duzu:
- Matrikula ordaintzeko Ikerketa Talde baten babesa ez baduzu
- 200 km baino gehiago desplazatu behar bazara IkerGaztera etortzeko
- Unibertsitateko Gradua edo Masterra egiten ari bazara
Horrela bada, jar zaitez gurekin harremanetan (a.latatu@ueu.eus).