SAIO OSAGARRIAK

Asteazkena, maiatzak 10

Ibilbidea Iruñean zehar LABRITOURSekin

Irizpidedun turismoa Iruñean jaio, hazi eta bizi diren lagun batzuen buruetatik eta bihotzetatik sortutako kontzeptu berria dugu. Zer ikusi, huraxe ikasi esaera zaharrak dioen moduan ezagutzen da maiz hiri honetako historia. Ahaztu egiten gara, ordea, gure kaleak liburu eta iturri ofizialetan aipatzen ez diren istorio ttipi eta handiz josita daudela. Jendearen begiak irekitzeko helburuarekin sortutako ibilbide turistikoak eskaintzen ditugu, guztiak ere jakingarriak bai bertakoentzat bai kanpoko bisitarientzat: historia, istorioak, bitxikeriak, zoko-moko ahaztuak, gizon-emakume isilaraziak. Gure iraganaren aztarnak ezagutu eta ulertzeko bertze modu bat.

Ezaugarriak:

  • Antolatzailea: Labritours
  • Taldea: 25 lagun
  • Iraupena: 90 minutu

“Gure (zinemaren) sorlekua”: Euskarazko lehen filman oinarritutako ikerketa eta dokumentala

2013an “Gure Sor Lekua” filmaren kopia bat aurkitu zuen Josu Martinezek Parisen; eta haren inguruan doktore tesia idatzi zuen, “Gure (zinemaren) sor lekua. Euskarazko lehen filmaren aurkikuntza, historia eta analisia” izenburuaz publikatua (UPV/EHU, 2015). “Liburua gehiago gustatu zitzaidan” esaldi ohikoari beldurrik eduki gabe, orain filma osatu du, bilaketa eta aurkikuntza hura kontatuz.

Emanaldi honetan GURE SORLEKUAREN BILA 70 minutuko dokumentala eskainiko da eta ikertzailea- zuzendariarekin solasteko aukera egongo da

Ezaugarriak:

EZKABARA TXANGOA

TXINPARTA elkartearen eskutik, Iruñeko historiarekin oso lotuta dagoen txangoa (laster informazio gehiago)

Ezaugarriak:

  • Antolatzailea: Txinparta elkartea
  • Taldea: gehienez 20 lagun
  • Autobusez hurbilduko gara

 

LANDATIK HIRIRA: NEKAZARITZA EKOLOGIKOA ERALDATZEKO TRESNA.

Landare elkarteak bere 25 urteko ibilbidearen berri eta proiektu eraldatzailearen lorpenak eta kontraesanak ezagutzeko aukera eskaintzen dizue. Bide batez, bertako produktu ekologikoak dastatzeko parada izanen dugu.

Ezaugarriak:

  • Antolatzailea: Landare elkartea
  • Taldea: gehienez 20 lagun

Osteguna, maiatzak 11

Ostegunean IkerGazteko afari berezia izango dugu. Denok batera afaldu ostean ikuskizun berezi bat izango da.

Afari eta ikuskizunaren kostua matrikula prezioaren barne dago.

Ikuskizuna: Bertso afari ilustratua

  • Bertsolariak: Julio Soto eta Uxue Alberdi
  • Gai jartzailea: Ainhoa Aranburu
  • Marrazkilaria: Asisko Urmeneta