SARIAK

Ikergazte 2017 kongresuan 5 sari banatuko dira, jakintza arlo bakoitzeko bat, eta sari berezi bat.

Jakintza arlokako sariak:

  • Artikuluen artean ebaluatzaileek saritzeko moduan daudenak proposatzen dituzte (bereziki ondo landutako artikuluak)
  • Saritzeko moduan dauden artikuluak alorreko aldizkari espezializatuetara bidaltzen dira eta bertan bigarren ebaluazio bat egiten da.
  • Saritzeko moduan diren artikuluen egileen produkzio zientifikoa zein den aztertzen da (Inguma datu basea, Google Scholar)
  • Saritzeko moduan diren artikuluen ahozko aurkezpenak mahaiburuek baloratuko dituzte

Irizpide guztiak kontutan hartuta, jakintza arlo bakoitzean saridun bat aukeratuko da.

Saria:

  • 300€ko sari ekonomikoa
  • Artikulua aldizkari zientifikoan argitaratzea
  • Aldizkari baterako urte bateko harpidetza

Sari berezia

Udalbiltzak sari berezia eskaintzen du, Euskal Herriko garapenerako bereziki garrantzitsua den gaia lantzeagatik.